SALESIANOS DEUSTO

Blog de Pastoral

La Pastoral está presente en nuestro día a día. Aquí compartimos noticias, proyectos, experiencias y todo aquello que nos ayuda a crecer como personas, construir comunidad y cuidar de los demás.

Sin categoría
root · 2 min de lectura

Gosearen aurkako lasterketa: 6.160 €

Apirilaren 22an geure ikastetxean gosearen aurkako lasterketa burutu genuen. Ikasle bakoitzak bere erritmoan korrika egin zuen, ahalik eta tarterik luzeena eginez. Guztiak gogoz ahalegindu ziren. Eta bukaeran, berrindartzeko eta ohitura osasuntsuak hartzeko fruta banatu zitzaien.

Hurrengo astean, babesleengana jo zuten hartutako konpromisoa bete zezaten eta bildutako dirua ikastetxera ekarri zuten. Behin kontaketa eginez gero, guztira 6.160 € batu ziren. Jasotakoa Gosearen Aurkako Ekintza erakundearen esku utzi dugu, Haitiko umeei laguntzeko dauzkaten proiektuetara bidera dezaten.

Han pasado seis años del terremoto que sacudió Haití y a pesar de los grandes esfuerzos humanitarios, aún muchas familias sufren las consecuencias. El seísmo produjo el desplazamiento de un millón y medio de personas, de las cuales 70.000 se encuentran todavía sin hogar.

Es de justicia que todas las personas de este mundo puedan vivir en una casa, tener acceso a comida y agua, poder ser atendido por un médico… Son cosas que vemos normales aquí y que son lujos en otra parte del planeta. Piensa en ello. No podemos quedarnos parados. Sigamos colaborando y rezando para cambiar este mundo a mejor.

Parte hartu duzuen guztioi: ESKERRIK ASKO! Beti esaten dugun bezala, ekimen hauen bidez mezu bat zabaldu nahi dugu: bakoitzaren ekarpen txikiarekin asko egin dezakegu beharrean daudenen alde.

Segidan gure ikastetxeko irakasle eta ikasle batzuek prestatutako bideoa eta «Gosearen aurkako ekintza» erakundeak bidalitako agiria ikus dezakezue:

CARTA CONFIRMACIÓN DONATIVO CCH Colegio Salesianos Deusto

Artículos relacionados

Ver todos
Sin categoría 24 Jun 2026
3 min lectura

Solidaritatea: 2025-26ko memoria

Berri honen bidez 2025-26 ikasturtean zehar gure ikastetxean gauzatu diren ekintza solidarioen berri eman nahi dizuegu. Honen guztiaren buruak ikasleak izan dira. Beraiek…

Leer más
Sin categoría 20 Jun 2026
2 min lectura

HH-LH-DBH: ikasturteko amaierako elizkizunak

Joan den asteazkenean, ekainak 17, HH, LH eta DBHko ikasle eta irakasleok elizkizun berezia izan genuen, Jainkoari eskerrak emateko ikasturtean zehar jasotako guztiagatik.…

Leer más
Sin categoría 31 May 2026
2 min lectura

Solidaridad: Recogida Ropa de Verano

Ostegun eta ostiral honetan kanpaina solidario berri batean parte hartzeko aukera izango dugu. Kanpaina horretan erabiltzen ez ditugun udarako arropak bilduko dira.…

Leer más

Suscríbete

Recibe las últimas noticias del blog en tu correo electrónico.