SALESIANOS DEUSTO

Blog de Pastoral

La Pastoral está presente en nuestro día a día. Aquí compartimos noticias, proyectos, experiencias y todo aquello que nos ayuda a crecer como personas, construir comunidad y cuidar de los demás.

Sin categoría
root · 1 min de lectura

5. eta 6. mailako konbibentziak

Urriaren 19an Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle-irakasleok konbibentziak izan genituen. Eguraldia oso ona ez zenez, lehenengo partea ikastetxean egin genuen eta, hori bukatu eta gero, Begoñako elizarantz abiatu ginen.

Lehenengo geldialdia Guggenheim museoaren parean egin genuen; han, hamaiketakoa hartu, eta jolastu ginen, ordu erdi gutxi gorabehera.

Jolastu eta gero, guztiok Santiago Katedralera joan ginen. Han barruan isiltasun momentu bat izan genuen, eta katedrala barrutik ikusi genuen.

Handik, Begoñako elizara igo ginen Mallona-galtzadetatik. Eskailera asko igo eta gero, Begoñara heldu ginen eta bertan bazkaldu genuen.

Bazkal ostean, jolastu ginen eta oso ondo pasatu genuen.

Basilikan sartu baino lehen, ospakizunean egin behar genuena prestatu genuen. Bertan, eukaristia ospatu, eta egun horretan egin genuena guztion artean partekatu genuen.

Eukaristia bukatu ondoren, metrora jaitsi, eta ikastetxera itzuli ginen. Oso ondo pasatu genuen!

Artículos relacionados

Ver todos
Sin categoría 24 Jun 2026
3 min lectura

Solidaritatea: 2025-26ko memoria

Berri honen bidez 2025-26 ikasturtean zehar gure ikastetxean gauzatu diren ekintza solidarioen berri eman nahi dizuegu. Honen guztiaren buruak ikasleak izan dira. Beraiek…

Leer más
Sin categoría 20 Jun 2026
2 min lectura

HH-LH-DBH: ikasturteko amaierako elizkizunak

Joan den asteazkenean, ekainak 17, HH, LH eta DBHko ikasle eta irakasleok elizkizun berezia izan genuen, Jainkoari eskerrak emateko ikasturtean zehar jasotako guztiagatik.…

Leer más
Sin categoría 31 May 2026
2 min lectura

Solidaridad: Recogida Ropa de Verano

Ostegun eta ostiral honetan kanpaina solidario berri batean parte hartzeko aukera izango dugu. Kanpaina horretan erabiltzen ez ditugun udarako arropak bilduko dira.…

Leer más

Suscríbete

Recibe las últimas noticias del blog en tu correo electrónico.