Urriaren 19an Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle-irakasleok konbibentziak izan genituen. Eguraldia oso ona ez zenez, lehenengo partea ikastetxean egin genuen eta, hori bukatu eta gero, Begoñako elizarantz abiatu ginen.
Lehenengo geldialdia Guggenheim museoaren parean egin genuen; han, hamaiketakoa hartu, eta jolastu ginen, ordu erdi gutxi gorabehera.
Jolastu eta gero, guztiok Santiago Katedralera joan ginen. Han barruan isiltasun momentu bat izan genuen, eta katedrala barrutik ikusi genuen.
Handik, Begoñako elizara igo ginen Mallona-galtzadetatik. Eskailera asko igo eta gero, Begoñara heldu ginen eta bertan bazkaldu genuen.
Bazkal ostean, jolastu ginen eta oso ondo pasatu genuen.
Basilikan sartu baino lehen, ospakizunean egin behar genuena prestatu genuen. Bertan, eukaristia ospatu, eta egun horretan egin genuena guztion artean partekatu genuen.
Eukaristia bukatu ondoren, metrora jaitsi, eta ikastetxera itzuli ginen. Oso ondo pasatu genuen!
Deja una respuesta