Gaur, Agenda 21ean dauden ikasle batzuk, txistulariekin batera, Udal Foroan hartu dute parte.
Hasiera batean, Alkatea eta zinegotziak agertu direnean, gure txistulariek ongi etorria eman diete. Momentu ikusgarria izan da, pleno aretoa beteta baitzegoen eta urduritasuna ere antzeman genezakeen.
Ondoren, ikastetxe bakoitzeko bozeramaileek, ikasturtean zehar izandako jardueren berri eman dute. Horrez gain, ikasle bi animatu dira bertso sorta botatzera eta bukatzeko, perkusio talde batek amaiera borobila eman dio ekitaldiari.
Ikastetxera bultatu aurretik, freskagarri bana eta hamaiketakoa eskaini digute. Pozaren pozez etorri zaizkigu gure ikasleak.
Deja una respuesta