DBHko 1. maila ARTIGASEN!!
Egileak: Sofia, Ander, Irene eta Emmanuel.
Aste hauetan zehar Artigaseko zabortegira joan gara DBHko lehenengo mailakoak, gure inguruan eragiten dugun zabor pila hori nola kudeatzen den jakiteko.
Hasieran, bi taldetan banatu ginen. Geroago, monitoreek aurkezpen bat eman zuten. Lehenengo taldekoei maketa bat azaldu eta erakutsi ziguten eta bigarren taldekoei zaborrarekin zer egiten den eta nola birziklatzen den azaldu ziguten.
Gero simuladorera joan ginen eta han jesarlekuak mugitzen ziren “tamagotchi” bagina bezala. Oso dibertigarria izan zen!
Ondorio bezala zaborrarekin hiru gauza egin ahal direla ikasi genituen:
- ZABORRA MURRIZTU: bakarrik erosi behar duguna, plastiko asko duten produktuak ez erosi, …
- ZABORRA BERRERABILI: poltsak berriro erabili, gure anai-arrebaren edo lagunen arropa berriro erabili, ahal denean beirazko botilak erosi…
- ZABORRA BIRZIKLATU: zaborra zabortegietan ondo kokatu (parera eta kartoia urdinean, plastikoak horian eta beirazko botilak berdean).
Bazenekien… Artea merkataritza gunea zaborraren gainean eraikita dagoela?
Hau guztia garrantzitsua da. Horrela jarraitzen badugu 2020. urtean San Mameseko zelai berria zaborrez bete ahal izango dugu.
Deja una respuesta