Walk on Project Fundaziotik gure eskolan (Jontxuren eskolan) Gabonetan antolatuko duten jaialdiaren berri eman nahi dizugu.
Abenduaren 26an familia osoarentzat den jaialdia ospatuko dugu zuen eskolan; WOP Christmas Day hain zuzen ere. Hainbat ekimen izango dira gaztetxoentzat eta helduentzat ere bai. Familientzat Gabon plan ezin hobea da!
Hona hemen zertan datzan WOP Jaialdia:
Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte puzgarriak, haurrentzako tailerrak, Zumba saioa, lehiaketak, Fagorrek antolatutako tailerra…egun osoan bertan jateko aukera ere izango da (foodtruck-ak).
Jaialdia Deustuko gure Salesianos eskolako patioan izango da eta sarrerak 3€ko kostua du (doan 4 urte baino gutxiago duten umeentzat). Jaialdian lortutako etekina gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzara bideratuko da WOP Fundazioaren bidez. Badakizue WOP Fundazioa gure eskolako ikaslea den Jontxuren inguruan sortu zela, hain zuzen, bere gaixotasunaren inguruan ikerkuntza, informazioa… sustatzeko.
Salesianos eskolako auditorioan ere izango dira hainbat ekintza bi emanaldi desberdinetan (3.5€ emanaldi bakoitzerako sarrera). Mendi igoeren pelikula biak ikusiko ditugu.
Programazioa:
Goizeko ekitaldia:
- 11:30 2t On Paiju Peak
- 12:00 Magia ikuskizuna
Arratsaldeko ekitaldia:
- 17:00 Bakarrizketa
- 18:00 2t On Chamlang
Anima zaitezte!!!
http://www.walkonproject.org/blog/wop-christmas-day-el-26-de-diciembre/
Deja una respuesta